Zarautz natURA


“Lehenengo, beharrezkoa izan zen gizakion erlazioak zibilizatzea beste gizakiekin.

Orain, beharrezkoa da gizakion erlazioak zibilizatzea natura eta animaliekin.”

Victor Hugo




Herriaren sorreran estrategikoki kokatua zegoen, kotaren igoera nabarmenean eta paduraren albo batean mendiaren kontra, itsasoaren babesean eta bigilantzia moduan.
Paduraren alboak kultiborako zonaldeak ziren, ura alboan zuten eta urak gainezka egiten bazuen ere ez zen arazo handirik.

Urteekin errekak kanalizatu eta padura eta soro zen guzti hori bereganatu egin zen…

Orain naturak bere tokia erreklamatzen du, eta uholdeak gertatzen badira etxebizitza asko kaltetuko dira. Askotan ez gara konziente zein gaizki egiten ditugun gauzak  behar ez dugun tokietan garatuz...orain naturak bere tokia hartzen saiatuko da eta kendutako espazioa berriz ere bereganatuko du, bera baita gu baino indartsuago.


Eredu batzuk:

NON-SOLID LANDSCAPE Nynäshamn- Sverige, DJ arquitectos

_ Hiriaren edertasuna bere elementu naturalen aldakortasun handiarekin lotura dago.
_ Hirigintza prozesu naturalak domestikatzen saiatu da arrakastarik gabe, uholdeak ekidin gabe.
_ Eremuaren natura aldakorrak, uholde eta elurteek, IE eta HM arteko lotura haustea dakarte.
_ Proiektu honek prozesu naturalen eta hirigintzaren arteko kohabitazioa berreskuratzea du helburu. Zirkulazio (lotura) berriak sortuz eta eremuan espazio publiko hibridoak ahalbidetuz.


ARANZADI PARKEA Iruña- Nafarroa, Alday Jover

_ Lurraldeak iraganetik duen forma eta disposizioa etorkizunerako oinarri izango da.
_ Meandro naturalaren dinamika berreskuratzea da helburua.Flora, fauna eta uraren garrantzia.
_ Arga ibaiaren maila aldaketekin elkarlanean diseñatutako da parkea, uholdeak gutxituz eta paisai flubiala sortuz ( ur dinamikei lotua). Ura parkean paisaia da.

Comentarios

Entradas populares