Pau_Halle Sernam

Eremuaren eskala aukeraketa: 2 tamainako eskala bat erabiliko dugu, eraikina eta bere inguru guztiak hiri eskalara pasa gabe. horrela proiektua garatzerako orduan taldekideen artean hiru zati ezberdin banatu eta hiru mugak guztiz definitu ditzakegu lan karga sobera.

Zer mugak dituen gure eremuak; Ibaia dugu eremu fisiko potentea, baina baita aukera zoragarria ere. Pauren kirolaren inguruko sustentu batean bilakatu daiteke muga fisiko hau.

Kota aldaketa zentroarekiko. arazo bat izan daiteke isolamendua sortzen duela kontuan izanik eta garapen maila baxua delako, baina Iruñeako adibide argi batek kontrakoa izan litekeela adierazten digu baldin eta konexio egoki bat egiten bada. Rotxapea Iruñeako auzo modakoa bihurtu da, bere herri izaera, ibai ertza eta zentrotik igogailu bakar batek banatzen duela. Oso kasu antzekoa dela deritzogu. Noski gure gunea ez dago garatuta eta ez da auzo bat momentu honetan baina aukera izugarriak ematen ditu zentrotik funikular igoera batek banatzea eta gune berde handi baten ondoan egoteak.

Industria arrastoak. Momentu honetan eta trenbide hondartzarekin batera hauek dira gunea gehien desitxuratuko luketen bi arazoak, baina Nimeseko irlan ikusi dugun bezala ez dugu plangintza finko eta argazki proiektu bat nahi. Garapena motela izan daiteke baina gune guztia erregenerazio eta birziklatze prozesu batean sartzen hasiko da aldaketak egiten hasten baditugu.

Parkea (La Plaine). Muga berde garrantzitsua gure inguru aukeraketan. Hiriko gune berde garrantzitsua. Egin nahi duten eraztunaren lotura garrantzitsua, aukera handia loturak indartzeko eta berdeguneetako aktibidadeak bultzatzeko.


Intentzioak, helburuak edo programaren lehen hatsak.
-Pauko kultura historikoa bultzatu eta indartzea, turismo bilgune garrantzitsu bat bihur daiteke hangarraren zati bat. Bertan hiriaren historia eta zergatia azaldu daiteke; sorrera eta bilakaera.
-Hiri nekazaritza modelo mota bat bultzatzea, gero eta okerrago jaten dugu mundu honetan eta hirien kontzientziazioa gero eta handiagoa da. Bizilagun ortu modelo bat sortzeko leku ausarki dago. Oso erabilera konpatiblea da tokiarekin, ura hurbil duelako eta zonaldea uholdegarria delako. Minifundio txiki asko sortu ditzakegu jende askoren artean gauzak trukatu, prestatu eta elkarbanatzeko moduan. Herrietan bizilagunekin egiten dugun moduan ingurune elkartzaile bat izan daiteke guru hangarra.
-Mendi turismoaren bilgune bat izatea, eskola, elkargune eta aldizkako bizitza. Picos de Europa ondoan dauden herri askoren aukera berdina dugu Pau. Pirineoen Frantziako atea da, garraio publiko garrantzitsu bat ondotik pasatzen da eta bertatik mendikatera txango eta turismo irteerak organizatzeko operazio zentru baten modukoa eratu daiteke erraz. Horrela turismo berezi bat bultzatu eta aldizkako egoitza sortu dezakegu bertan. Zentrutik hurbil baina era berean hiritik alde egiteko toki apropos batean baitago.
-Kirolaren haria. Pauk kirol ezberdin eta anitzak bultzatzen duen hiria da. Oso famatua da bere karting-a edo kotxeen inguruko kirolen mundua. Frantzia dagoen momentu honetan eta munduaren aldaketa klimatikoa kontuan izanik modelo berrietara jo dezakegu. Ondoan dugun Ur lasterren kirol zentroa eredutzat hartu eta kirol jasangarriak bultzatzea eta erakartzea izango da proposamena. Horretarako baliabide ona dugu parke handian.

Comentarios

Entradas populares