Referentzia textuak_ Hausnarketa 2
Arquitectos – Husos. Edificio jardín hospedero y nectarífero para mariposas en Cali
Eraikinaren
helburu eta Ezaugarriak
Eraikinaren
helburu nagusiak hiriaren Casa-Taller tipologia
berreskuratzea da, gaur eguneratua noski, eta aldi berean
hiri eta lurraldearen
ekosistema eta tximeleta espezie ugariak bereganatzen
ditu proiektuak, eraikina baina aratago doan eragina lortuz.
Proiektuak
eraikinaren behar publikoak eta ere berean etxeko izaera mantentzea
bilatzen ditu. Hau lortzeko Behe oina multifuntzionala da eta
kanpoaldearekin kontaktuan dago. Altzariak gutxi eta moldagarriak
dira eta berezitasun moduan, baina etxeko bizitza tradiziona
isladatuz, behe oineko telebistan telenovelak
ematen dira etengabe.
Proiektua
prototipo kontsideratu daiteke.
_
Etxebizitzak eta lan espazioak, lorategi eraikinarekin uztartzen dira
hiriaren biodibertsitatearen mantenurako.
_
Eraikina hiri eta negozio arteko erlazio sinbiotikorako gailua da.
Erlazio hauek eskala desberdinetara emango dira, oso lokaletik
globalera.
_
Proiektua aldi berean prozesu etengabean dagoen egitura eta etapa
bakoitzean amaitua dagoen eraikina da.
_
Erabat definitu gabeko espazioen distribuzioa eta egitura malguak
hazi eta eraldatzeko aukera ematen dute.
_
Etxebizitza tradizionalen modura espazio publiko eta pribatuaren
arteko gune komunak dauzka, jardina edo patioa, tokiko klimari esker.
Eraikinaren 1. fasean
Eraikinaren 3. fasean
CASA-TALLER CROQUIS
Artikuluko ideia interesgarri batzuk...
- Gauza berriak asmatu beharrean, kontserbazioan lan egin eta errealitate potentzialak estimulatzea arkitektura proiektuen bidez. Ez bakarrik dauden bizimoduak, egon daitezkenak ere bai.
- Nola erlazionatu eraikin baten interez pribatuak hiriaren interez publikoekin? Nola eraiki aldi berean zehatza eta malgua den egitura bat?
- Ezaugarri mixtoak dituzten proiektuak hiriarentzako motore berriak dira. Beharrezkoa da autokudeaketako proiektu arduratsuak garatzea, mikroakzio eta estrategia bereziekin batera.
- Tximeletak dira ekosistema baten kalitate eta biodibertsitatearen bioadierazgailu eraginkorrenetako bat. Arkitekturan aplikazioa izan dezake kokapen baten ekosistema ezagutzeko.










Comentarios
Publicar un comentario