Mugak, fronteras, boundaries, frontières
Euskal Herriko lehenengo BIENALA ospatuko da Azaro honetan Donostian.
KOKAPEN honen aukeraketa arrazoia besteak beste Euskal Herriko Arkitektura Goi Eskola publikoa Donostian egotea da. Modu honetan ikasleak Bienalaren parte izango gara eta Miramar Jauregian (sede nagusia) izango dira eskolak azaroaren 6-10 bitartean.
KLIMA ALDAKETA eta MUGAK dira proiektu hau garatzeko abiapuntuak. Mugak dira lehen Bienal honetako GAI NAGUSIA, arkitektura mugen artean eta hauek gurutzatuz garatu delako historian zehar. Klima aldaketa eta etorkizuneko hiri kontextua proposatu digute unibertsitatean, arkitekturak izan dezakeen paper positiboa erakutsi nahi da eta bide batez klima aldaketaren gaia bisibilizatu,denon kezka izan beharko litzateke.
Proiektua garatzeko ESZENATOKIA 2050.urteko Donostia hiria izango da.
Etorkizuneko mundua gaur egunekotik ez da asko desberdinduko eramango dugun bizimoduan, bai ordea bizimodu hau egingo dugun ingurune eta azpiegituretan.
Kontextu honetan gaur egun ezagutzen dugun naturaren trasformazio eta desagertzeak osasunean inpaktua edukiko dute.
Aldaketa klimatikoak kostaldeko herrialdeetan inpaktu handia edukiko du, Gipuzkoaren kasuan 110 hektarea urperatuta geratuko direla aurreratzen du Euskal Jaurlaritzaren txostenak. Itsasoaren maila 19-49 zm artean igoko da mende honetan, honek hondartzak %25-40 artean murriztea eragingo du.
Honen aurrean AISIALDI eta OSASUN gune plural eta resilientea proposatzen dugu. HONDARTZA da gaur egun hiri eta itsaso arteko MUGA, interakzio sozialerako gunea eta behean aipatzen diren ezaugarriak betetzen dituzten espazioz osatua. Donostiaren kasuan hondartza (batez ere Kontxakoa) gainera turismo erreklamo handia da, nahiz eta hiri honetan historikoki kutsu elitista bat izan duen espazioa izan da.
Proiektuaren helburua hondartzaren funtzioa ordezkatzea izango da. Honen aurrean eta 2050eko markoan ezartzen bagara, hondartza espazio moldagarri hau ez da existituko hirian.
Muga gure gaia izanik eta gu mugen artean bizi garen heinean, proiektua alde horretara bideratuko dugu. “Hondartza” eraiki bat bilatzea izango da helburua (hondartza espazio moldagarri bezala hartua, eta ez estutxea, denak ulertzeko)eta honetarako muga berri bat eraikiko dugu.
Unibertsalak diren moduluak sortzen ahaleginduko gara eta batez ere ezberdinak izango diren espazioak sortuko ditugu, bai moldagarritasun aldetik bai izaera eta zein erabileratarako pentsatuak dauden kontuan harturik. Elitismoa alde batera utzi eta GUZTIOAI gustatzen zaigun naturaz disfrutatzeko espazioa sortzea.
PROIEKTUA: Ezaugarri desberdinetako plataforma egitura resilienteak.
. Azalera handi edo txikia
. Estaliak edo ez
. Itxitura edo hutsunak
. Erabilera zehatza edo ez
. Mugikor edo finkoak
. Flotagarriak edo ez
Leire Etxeberria eta Maialen Babon






Comentarios
Publicar un comentario