TB_Pabilioia. forma hartzen

BIONBO-IKUSI-EZ-IKUSI

Gai nagusia exposizioa den heinean gure ideia hortik garatzen joan da, pabilioi ireki bat sortzea izango da helburua (material kopurua oso handia ez denez) eta exposaketaren baitan herri bilkura antzekoak egiteko leku aproposa eratzea, debate mahai edo areto txiki bat izango balitz bezala.

Eremua herriaren bihotzean dago eta hiru norabideetatik irekia, beraz nondik iristen zaren gunera zure ibilbidea moldatu eta exposizioaren antolaketa ikuspegi desberdinetik zehaztuko da.

Bionboak oinarri bezala hartuz exposizio egokiak eratzeko eta era berean egitura zurruna izateko aukera ikusi dugu. Lagungarrien bitartez serpentina ibilbideak eta oztopo edo irekidurak sortuko ditugu.

Bi gune garrantzitsu sortu nahi dira gunean, aipatu bezala exposizioak garrantzia hartuz eta beste ondoko espazio bat bilkurak, eztabaidak edo bizilagunen arteko topaketak egiteko.

Pabilioiaren gidalerroak:

- Mehelinaren erabilera.
- Sarrera anitzak, norabide desberdinetatik.
- Bi gune nagusiz osatua.
- Itxituren konposizioarekin (panel kopurua eta angelua) guneen arteko erlazioak sortu.

ITXITURA MOTAK

.Triangelu ekilateroan oinarritzen dira.

_ Triangelua: Bere modulua bi panelez osatua dago,  bionbo egitura jarraituz (60ºko barne-angeluarekin eraikia).
_ Laua: Panel bakarra du moduluak, segidan doazen panelez osatua.
_ Diagonala: Panel bakarrez osatzen da, hauek norabidetasuna duen itxitura permeablea sortzen dute.


Comentarios

Entradas populares