Albi hiriko Katedral inguruko plaza eta espazio publikoaren birmaldaketan bost estalki proposatzen dira. Estalkiak egitura metalikoa eta 10-15 m bitarteko altuera dute.
Ideiaren sorreran Katedrala eraiki zeneko jatorrizko egitura urbanoaren pentsakizuna dago.
Erdi Aroko hiriak harresituak egoten ziren eta egitura urbanoa eraikin garrantzitsua (erlijiosoa) kokatzen zen plazaren inguruan egituratzen zen, kale estu eta irregulak zituzten. Etxebizitzak atxikita eraikitzen ziren, egurrezko egitura izan ohi zuten.
Modu honetan katedral inguruko plazak zuen dentsitate altua, bai eraikuntza eta bizitza/erabilera berreskuratu nahi da.
Estalkien bidez inguruko eraikinekin elkarrizketa sortzen duten bolumen bisualak sortu nahi dira, era berean plazan aktibitate ugari burutzeko azpiegitura bat sortu (Kale merkatuaren birmoldaketa, festak, kontzertuak,...).
Berdentsifikazio bisuala
Estalki multzoa Katedralaren ekialdean kokatzen da. Chateau de Berbierekin erlazioa sortzen du, museo sarreran baita place de l'Archeveche-n kokatzen den estalki txikiagoarekin. Saint Cecile plazan garatzen dira gainontzekoak katedralaren abside inguruan eta sarreraruntz bideratuz.
Comentarios
Publicar un comentario