Ir al contenido principal
LAGUNKOIA_ Urriak 1, adinduen eguna, PROPOSAMENA
Gaskuña plazan egindako azterketaren ondorioz espazio publikoan hiru eremu desberdindu dira. Lehenengoa, garajera ranpa eta iturria dituena; bigarrena, eremu huts zentrala; eta hirugarrena, argiztapen eta eserleku elementuak dituen iparralderagoko gunea. Guk bigarren eremuan kokatzen dugu estalkia, eremu zentrala erabiliz. Sortutako elementu aktibatzailea oinarrizko hiru elementuz osatzen da. 1) Elementu nagusi bezala ESTALKIA, zertxa metaliko egitura portikatuz eraikia. 2) ALTZARIAK, egurrezko laukizuzen multifuntzinalak dira. 3) KORTINAK izango dira barne banaketak eta izaera desberdineko ekintzak osatu ahal izateko elementua.Plazaren kokapena dela eta, ARDATZ KULTURALA eratuko du kulturetxearekin eta espazioan ekintza kultural eta integratzaileak burutuko dira. Aktibitatearen arabera DISPOSIZIO DESBERDINAK sortzeko aukera du proposamenak.
Comentarios
Publicar un comentario