ERREKALDE 02_Proiektuaren parametroak

Zertan datza PROIEKTUak?

3.orubean aurkitzen diren bi eraikinen artean sortuko den erlazioa eta gune komuna, eraikin berriaren bihotza izango dena, da proiektuaren muino. Moncada kaletik sarrera eskuineko eraikinetik eta Larraskiturekin konexioa ezkerrekotik.

EGITURA aldetik zein da aldaketa/ gehikuntza/ kenketa...?

Bi eraikin industrialen egiturak MANTENDUko dira bere horta. Egituran egongo diren aldaketa bakarrak forjatuetan izango dira; eskuineko eraikinean patio bat sortuko da, eta ezkerraldeko konexio solairuko forjatu zatien BERRERABILPENA proposatzen da ranpa bat sortzeko. Gainera eskuineko eraikinean solairu berri bat eta bi eraikinen arteko konexio plataforma bat GEHITUko zaio egiturari.

Fatxada edo enbolbenteak?


Eraikin industrialaren fatxada mantenduko da eraikinaren hainbat solairuetako itxiturarako. Solairu publikoenetan, konexio solairua nagusiki, eta sortutako patioetan fatxada elementuak enbolbente elementuez aldatuko dira.

Barne antolaketak- banaketak? Instalakuntzak?


Barne antolaketarako zutabeen arteko argi luzerako pladur tabikeak sortuko dira, banatzen dituzten espazioek behar dituzten ezaugarrien araberako igeltsu plakak erabiliz.


Instalakuntzen aldetik nagusiena irisgarritasunerako eskuinaldeko eraikinean jarriko den igogailua da. Bi eraikietan ur instalakuntza sortu da, komunak jarriz komunikazio nukle bertikalen inguruan kokatuak eta egoitza solairuetan sukaldeak sortuz baita ere.  

Comentarios

Entradas populares